XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BATXI'REN ZILLARREZKO USTAIDUN ESKU-MAKILLA IRABAZI NAIRIK Agur Batxi jeltzale ori: Iñartxi (Bizar-labana oraindikan ez daukat oso amutsa, errisketan bizi geranak bizar metu-latzakin luzaro ibilli oi gera ta.
Zillarrezko esku makilla irabazi nai nizuke.
Len neuzkan biak apurtu edo puskatu egin nituen.
Ona nola. Aurrenekua jaurti nion erreka-ondoan ikusi nuan ur-arratoi bati, eta arkaitz-opoa joaz, bi puzka egin zitzaitan.
Bestea, berriz lengo elurte ontan bota nion bide basterrean ikusi nuan zozo bati, eta esku-makilla au ere, Lourdes'tik ekarria bera, erditik ausi ta pirrintzaturik geratu zan.
Orain korozti-makilla baldarr batekin ibiltzen naiz.
Zure zillarrezko dotore ori irabaziko ba'nu auzo-errietara apain-apain beragaz juateko!....
Erderazko itz oyek nik dakitaneraño onela euzkeratu leizke: 1.ª
Lenbiziko ikurra esan nai ba'da
2.ª
3.ª
4.ª
Zerbait
5.ª
6.ª-
Baleike euzkeran egotea beste itzen bat egokiagoa bañan orain aldian etzait bururatzen.
7.ª
16,ª
Euzkerazko beste itz oyek urrengo batean erderatuko dizkitzut.
Agur, Batxi maite maite ori. ELAIRE'TAR SINBOREN.